XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Terminologiaren alorrean batzuk eta besteok antzematen ditugun ajeak, hutsarteak eta okerbideak ez dira gehienetan, hitz gutxitan esanik, terminologiaren beraren esparrukoak.
Eta diagnostiko okerrarekin gabiltza guztiok, ondorioz, terminologi mailakoak ez diren kalte-problemok konpontzeko irtenbide nagusiak berriro terminologi mailan planteatuz: eskuan ebakia egin duenarentzat gehienok onartuko genuke, seguru asko, aspirina bat hartzea ez dela erremedio sendoena.
Hori bezain gogoz onartzeko prest egon behar genuke ordea, eta ez dut uste hala gaudenik, aspirina bat hartu ordez aspirina bi hartzea nekez izango dela
Denboraren tarteak eta gaiaren bestelakoak hesi-muga sendoak ezartzen baditu ere zinez komentzitua nago ni, eta Eneko Oregi ere alor honetan gogaide izango dudan esperantza osoa ez zait falta, problemaren azken iturria ez dela gerra aurrean, 1933 inguruan, Aitzol eta Lizardi aurrez aurre eta elkarren kontra jarri zituen
Gerra aurreko
Orduko arrazoia, esan gabe doa, funtsean Lizardiren alde zegoela uste dut zin-zinez: berez behar du Billabonakoa
, alegia, euskaraz taxuz jardungo duenak.
Gauzak euskara errazean, labur eta argi adierazten jakitea, bestela esan, ez da idea hori berori perpaus luze-korapilatuagoz, hitz tekniko-gihargabeez taxutzea baino errazagoa.
Mintzagaitasun minimoaz gainera beste zerbait gehiago behar da euskara erraz horretarako.
Eta
Nere iruzkin-oharrok bestek egindako lanaren balioztapenezko aipamen hutsean geratzea aukeran motx gelditzea litzatekeela uste izanik, osagai bi horiek elkar lotuz halako proposamen-zirriborro bat eskaintzen da ondoren.